Oskorri:
Folk musika taldea 70. hamarkadan hasi zen Bilbon, hau da Espainiako transizio garaian. Estatuko folk talderik zaharrenetakoa da. Beraien hasierako letrak politiko samarrak ziren, normalean Gabriel Arestiren poemak erabiltzen zituzten. Urteak pasa ahala, letren zentzua aldatzen joan dira, hau da, politika gutxiago sartzen dute beraien letretan. Beraien kantarik famatuenak hauexek dira: Euskal Herrian euskaraz, Furra Furra, Gora ta gora beti...
Oskorriren partaideak honako hauek dira:
-Natxo de Felipe: Bilbon jaio zen 1949an. Ahotsaz gain, gitarra eta perkusioa ere jotzen ditu.
-Antón Latxa: Bilbon jaio zen 1951n. Guitarro jo eta abesten du.
-Bixente Martinez: Eibarren jaio zen 1954ean. Guitarra eta mandolina jotzen du. Natxo eta Antonekin batera, hasieratik gelditzen den bakarra da.
-Xabier Zeberio: Tolosan jaio zen. Biolin jolea da eta oskorriz gain beste talde batean dago Alos Quartet.
-Gorka Escauriaza: taldeko bajoa da.
-Iñigo Egia: taldeko perkusiojolea da.
-Josu Salbide: alboka, txirula eta gaitajolea da.

Lehenengo kontzertua 1971n eman zuten Deustoko unibertsitatean. Kontzertu arrakastatsua izan zen.
Diskografia:
19 diska dituzte:
-Gabriel Arestiren Oroimenez (1975)
-Mosen Bernat Etxepare (1977)
-Oskorri (1979)
-Plazarik plaza (1980)
-...eta Oskorri sortu zen (1981)
-Adio Kattalina (1982)
-Alemanian euskaraz (1984)
-Hau hermosurie (1984)
-In fraganti (1986)
-Hamabost urte... eta gero hau (1987)
-Datorrena datorrela (1989)
-Hi ere dantzari (1991)
-Badok hamairu (1992)
-Landalan (1992)
-25 kantu-urte (1996)
-Ura (2000)
-Vizcayatik... Bizkaiara (2001)
-Desertore (2003)
-Banda Band (2007)
19 diskez gain, umeentzako 3 diska dituzte:
-Katuen testamentue
-Marijane kanta zan
-Doktor Do Re Mi
22 diska hauetatik asko oso famatuak egin dira, adibidez:
1975ean beraien lehengo LP publikatu zuten Sony-ren laguntzaz. "Gabriel Arestiren oroimenez" izena zuen eta bertan, Arestiren poemak zeuden grabatuak.
"25 kantu-arte" izeneko diska honetan bere publikoarekin elkartzen da berriro bere 25 abesti, 25 urterako ospatzen. Zuzenean grabaturiko diska hau taldearen unerik unkigarrienetarikoa da. Gonbidatu bezala Europa osoko musikariek parte hartzen dute: Martin Carthy, Niko Etxart, Joserra Fernández, Pedro Guerra, Gwendal, Kepa Junkera, Mikel Laboa, Fermin Muguruza, Liam O'Flynn, Ruper Ordorika, Juan Carlos Perez, Albert Plá, Antón Reixa, Jon Sarasua, Joseba Tapia, Patrick Vaillant y Gabriel Yacoub.
Diskez gain, beste gauza garrantzitsuak dituzte, hala nola, 111 abestiz osatutako liburua.
Beraien hainbat kantaren letrak:
EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ:
http://www.youtube.com/watch?v=atyp4AxGjzg
Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta
hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Zabal bideak eta aireak
gure hizkuntzak har dezan arnas,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Euskal Herrian euskara
hitz egiterik ez bada
bota dezagun demokrazia
zerri askara
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.
Hizkuntza gabe esaidazue
nola irtengo naizen plazara,
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.
Euskal Herri euskalduna
irabazteko eguna
pazientzia erre aurretik
behar duguna,
ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?
Zer Euskal Herri litzake bere
hizkuntza ere galtzen duena.
Ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?
GORA TA GORA BETI:
http://www.youtube.com/watch?v=RVA-Pp8W92g
Gora ta gora beti,
haik gora Lapurdi!
Euskerak bizi gaitu
eta bizi bedi.
Gorantza doa agudo kapitala
eta Lapurdi beti dago apala,
aldrebesturik dago mundu zitala,
konformatzen ez bagara
ze pekatu mortala!
Gurea ez da bizi-modu normala
lurra lantzeko haitzurra eta pala,
lanaren truke kobratzen erreala.
Benetan da miserable
euskaldunon jornala.
Munduan ezin bizi daiteke hala,
merkatuetan dena gora doala,
etxera eta zopa guztiz argala,
kriseiluen oiloa
ez da postre formala.
Obrero eta nekazari leiala,
zuena ez da errenta liberala.
Diru zikinak putre motzak bezala
botatzen dizu gainera
hortxe bere itzala.
Jabeek dute kontzientzi zabala,
kaskatu dute gure lurren azala,
baina Lapurdi ez da hain zerbitzala;
burruka garbian dago
hori da printzipala.
FURRA FURRA:
http://www.youtube.com/watch?v=xdMg2QAV3SQ
Furra, furra, fandangoa,
hortxe duzu fandangoa
geure gustokoa.
Gaur goizean jeiki naiz
suerte onean,
tanke bat topatu dut
neure kafesnean;
ez dakit zer daukagun
bake ala gerra
bainan nik badaezpadan
egin dut puzkerra.
Zerbait egitekotan
zuzen eta artez
zorri bat garbitu dut
ur pistola batez,
orain galdurik nago
beldurrez beteta
muniziorik gabe
gelditu naiz eta.
Neure arma bakarra
dut akordeoia,
hauspoari eraginez
dirudi leoia;
eskua jaten badit
on egin dezaion
Cervantsei holakorik
gertatu zitzaion.
Eta orain banoa
berriro ohera,
bila ez badatozkit
lolo egitera;
bihar ikusiko da
zer dagoen berri,
jakintsuenak ere
ezin du igerri.
Informazio gehiago:
Escribe un comentario
Los comentarios están cerrados