"Ez Dok Amairu" izeneko talde abangoardista 1965ean hasi zen ibiltzen, hainbat artistak osatutakoa, abeslariek eta idazleek nagusiki. Mugimenduak, kultur ezaugarriez gain, osagai politikoak eta sozialak mantendu zituen. Hain zuzen ere, Francoren garaia zen, eta Nova Cançó mugimendu kataluniarrak eragin zien, besteak beste. Berebiziko lan berritzailea egin zuten, euskaraz ordurarte egindako aipagarriena izanda eta mugarri bihurtuz.

Izena, "San Martinen estutasuna" ipuin herrikoitik hartu zuten, amaiera aldera agertzen den esalditik zehazki: "Ez dok amairu" (Ez dago malefiziorik). Jorge Oteizak proposatu zuen izena.

1971an Benito Lertxundi "Ez dok amairu" (Elkar) izeneko diskoa atera zuen, tartean "Zenbat Gera" edo "Urak dakarrena" abesti ezagunak zeudela.

1972an desegin zuten taldea, tartean diktadura amaituta ez zegoela. Ordutik, hainbat partaidek euren ibilbidea segitu dute eta erreferentzial bihurtu dira euskal musika eta kulturaren arloan.Desegitea Ez dok amairuren esperientziak urradura txiki batzuk utzi zituen protagonistengan. Taldearen musika eta kantuak bildu zitzaketen bi diskoak ez ziren azkenik argitara eman. Gaia minbera da. Gure herriaren historia minbera den legetxe. Dokumentalak orduko "zauritxoak" eztitzeko balio dezake. Zuzendariak dioenez, kide guztiek pozarren hartu dute dokumentala. "Partaideak ez ziren kontziente hilzorian zegoen kultura berpizten ari zirenik. Agian batzuk bai. Baina, nire ustez, gehienak urteen joanean jabetu dira horretaz".

Zai, zoi, bele (Orio produzioak) sei ataleko dokumentalak taldearen sorrera, bilakaera eta amaiera aztertzen ditu. Amets arzallus da kazetaria.

Ez Dok amairu: 1970ko agiria.

 Partaideak:

  • J.A. Artze
  • Jexux Artze
  • Jose Angel Irigarai
  • Lourdes Iriondo
  • Mikel Laboa
  • Julen Lekuona
  • Benito Lertxundi (honek disko bat atera zuen izen honekin, "ez dok amairu")
  • Xabier Lete

 

2003an, Korrikako 13. edizioan mugimendua espreski omendu zuten, eta urte hartako abesti ofiziala Mikel Laboak interpretatu zuen beste batzuekin batera

 

Lourdes Iriondo Mujika (Donostia, 1937ko martxoaren 27a- Donostia, 2005eko abenduaren 27a) euskal kantaria izan zen.

Urnietan bizi izan zen txikitatik. "Ez Dok Amairu" taldearen kidea izan zen hasieratik. Xabier Lete kantari ezagunarekin ezkondu zen.

Abeslari moduan izan zen ezaguna batez ere, baina idazlan batzuk ere argitaratu zituen.

Hirurogeita zortzi urterekin hil zen, gaixotasun kroniko batek jota.

Diskografia

  • "Maria Lourdes Iriondo". 1967, Belter diskoetxea (Bartzelona-Madril).
  • "Maria Lourdes Iriondo". 1967, Belter diskoetxea.
  • "Lourdes Iriondo". 1968, Belter diskoetxea.
  • "Kanta zaharrak". 1968, Belter diskoetxea. Resurreccion Maria Azkuek bildutako kantutegitik aukeratutako abesti zaharrak ziren.
  • "Aur kantak". 1969, Herri Gogoa-Edigsa.
  • "Lourdes Iriondo-Xabier Lete". 1969, Herri Gogoa (Donostia).
  • "Lourdes Iriondo". 1969, Herri gogoa-Edigsa.
  • "Lurdes Iriondo". 1974, Arte y Ciencia (Donostia).
  • "Lurdes Iriondo-Xabier Lete". 1976, Edigsa.
  • "Lurdes Iriondo. Antologia". 2006, Elkar.

Bere abesti famatu bat: "Hitzak dira hitzak"

Bere senarrarekin kantatutako abesti bat.

 

Xabier Lete Bergaretxe (Oiartzun, Gipuzkoa, 1944ko apirilaren 5a - ) euskal idazle, poeta eta kantaria da.

Gazterik hasi zen idazten, eta bere artikuluak ohiko bihurtu ziren Zeruko Argia aldizkarian. 1965ean, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Joxe Antonio Artze, Jose Angel Irigarai eta Lourdes Iriondorekin batera, Ez Dok Amairu taldea abian jarri zuen. Sasoi haiek gogoan, zera esan du Letek: «Kantarien lana, errekuperazio lan bat zen, beste ezer baino lehen. Kantatzeko era herrikoi baten errekuperatzearekin batera -kanta zaharrak ere jasoz-, hizkuntzaren eta herri kontzientziaren errekuperazioa. Kanta, nola edo hala borrokarekin lotzen da. Herri batek irauten jarraitzeko zeraman borroka larriarekin, hain zuzen». 1972. urtean, Ez Dok Amairu taldea desegin zen; Letek ordurako emazte zuen Lourdes Iriondorekin batera kantagintzan jarraitu zuen.

1968an argitaratu zuen Letek lehen poemategia eta 2009ko urriaren 27an bere azken "Egunsentiaren esku izoztuak" poesia-liburuagatik Euskadi Literatura Saria eman zioten.

2005. urtean, kolpe latza jaso zuen; bere emazte Lourdes Iriondoren heriotza gaixotasun baten ondoren.

Xabier Letek abestutako Xalbadorren heriotza.