Mikel Laboa Manzisidor (Donostia, Gipuzkoa, 1934ko ekainaren 15a - Donostia, 2008ko abenduaren 1a) euskal kantari eta musikagilea izan zen.

http://www.youtube.com/watch?v=gKqRNXsB8ug&feature=related
"HAIKA MUTIL:
Haika mutil, jeiki hadi
argia den mira hadi."
- Bai, nausia, argia da,
gur oilarra kanpoan da.
"Haika mutil, jeiki hadi
uria den mira hadi."
- Bai, nausia, uria da,
gure orra bustia da.
"Haika mutil, jeiki hadi
surik baden mira hadi."
- Bai, nausia, sua bada,
gur gatoa beroa da.
"Haika mutil, jeiki hadi
hortxe zer den mira hadi."
- Bai, nausia, haizea da,
gur lehioa ideki da.
"Haika mutil, jeiki hadi
kanpoan zer den mira hadi."
- Bai, nausia, edurra da,
lurra xuriz estali da.
"Haika mutil, jeiki hadi
urean zer den mira hadi."
- Bai, nausia, ardia da,
aspaldian itoa da.
"Haika mutil, jeiki hadi
zer oinon den mira hadi."
- Bai, nausia, egia da,
mutiltto hau unatu da
Batzuen ustez, XX. Mendeko euskal abeslari esperimentatzaile, ezagun eta eraginkorrenetarikoa izan da. Frantzia aldera jo zuen; ama eta zazpi seme-alabak, berriz, Lekeitio aldera, Gardata auzora joan ziren, eta han bizi izan ziren aldi batean. Donostiara itzulita, marianisten ikastetxe batean ikasi zuen. Batxilergoa amaituta medikuntza ikastea erabaki zuen. 1936an, gerra zibilaren ondorioz, Laboa, Lekeitiora joan zen bizitzera bere ama eta anaiekin batera, nahiz eta berriro Donostiara bueltatu zen gerra zibila bukatu baino lehen. 1950ean, gitarra ikasten hasi zen, non lehenengo aktuazioa Teatro de Gayarren (Pamplonan) eman zuen. 1953an ekin zion eta Madrilen , Iruñean ,Zaragozan eta Bartzelonan aritu zen ikasten, harik eta 1967an haur psikiatrian espezializatu zen arte. 1964ean Marisol Bastidarekin ezkondu zen, zein, berak lagundu zion bere bizitza artistikoan.
http://www.youtube.com/watch?v=uI0HtYeQfHY
TXORIA TXORI:
Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen aldegingo.
Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango
eta nik...
txoria nuen maite.
20 urte jardun zituen, Neuropsiquiatría infantil del Patronato San Miguel de San Sebastián-en. Hainbat antzerkietan parte hartu du eta hamabost bat disko grabatu ditu, haietako asko Elkar diskografikarekin. Iparraldeko herri musikak interes handia sortu zion, eta Katalunian zela gertutik ezagutu zuen Nova Canço deritzon musika mugimendua. Lagun batek oparitan emaniko Atahualpa Yupanquiren disko batek ere Hego Amerikako kantarien berri eman zion, eta haien xarma erakutsi. Izan ere, haren beste erreferentzia handi bat, Yupanquiz gain, Violeta Parra txiletarra izan zen, eta bi hauei maisutzat hartutako Georges Brassens gehituko zien Laboak. Lehen emanaldi musikal publikoa Iruñean eskaini zuen 1958an, gaztelaniaz, eta lau urte geroago euskarazko lehenengoa eman zuen Zaragozan, hango ikasle euskaldunentzat. Bere oihartzuna gure mugetatik kanpora ere zabaldu zuena. 2006an, Bob Dylanen kontzertuan parte hartu zuen, Zurriola hondartzan eman zenan. Bere agerkariak, gutxitu egin ziren, bere osasun txarraren ondorioz.
Hemen uzten dizuego haren kantaren zati batekin:

Baga biga higa
Baga, biga, higa,
laga, boga, sega,
Zai, zoi, bele,
harma, tiro, pun!
Xirristi-mirristi
gerrena plat,
Olio zopa
Kikili salda,
Urrup edan edo klik ...
ikimilikiliklik ...
http://www.youtube.com/watch?v=9JyNfyriAk0
(Hitzak: Herrikoia. Musika: Mikel Laboa)
Kantu hori bat-hiru albumekoa da. Bere kanturik ezagunenetakoa.
Mikel Laboa euskal kutureko ikonoa, 2008ko abenduaren 1eko egunsentian 74 urterekin hil zen Donostiako hospitalean, goizeko 5ak aldera. Abeslaria egun dexente zeramakin hospitalean.
http://www.youtube.com/watch?v=AnYnKrpZGqk
IZARREN HAUTSA:
Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
hauts hartatikan uste gabean noizpait giûaden gu ernai.
Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe: lana egiûaz goaz aurrera
kate horretan denok batera gogorki loturik gaude.
Gizonak ba du inguru latz bat menperatzeko premia,
burruka hortan bizi da eta hori du bere egia.
Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu,
jakintza eta argia; bide ilunak nekez aurkitu
lege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia.
Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,
naturarekin bat izan eta harremanentan sartzea.
Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,
bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz,
ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.
Ez dadukanak ongi ahi daki euketzea zein den ona,
bere premiak bete nahirik beti bizi da gizona.
Gu ere zerbait ba gera eta gauden tokitik hemendik bertan
saia gaitezen ikusten: amets eroak bazterturikan,
sasi zikiûak behingoz erreta bide on bat aukeratzen.
Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak.
Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz
ibiltzen joanen direnak : gertakizunen indar ta argiz
gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak.
Eta ametsa bilakaturik egiaren antziduri
herri zahar batek bide berritik ekingo dio urduri;
guztian lana guztien esku jasoko dute sendo ta prestu,
beren bizitzen edargai; diru zakarrak bihotzik eztu,
lotuko dute gogor ta hestu haz ez dadin gizonen gain.
Escribe un comentario
Los comentarios están cerrados